Gehigarria: motorra

Gidatzekoa

Ataria 2021eko maiatzaren 31

Itxialdi perimetralak eta abar atzean utzita, Euskal Herriko eta kanpoko txokoak bisitatzeko aukera zabaldu zaigu.

Garraiobide bat baino gehiago daude aukeran, baina oraindik ere autoa da gehien erabiltzen
duguna. Bada autoa, furgoneta, autokarabana edo dena delakoa aukeratu, bidaia hasi baino lehen egoera onenean dagoela baieztatu behar da. IAT azterketa gainditzera joan aurretik ere, komeni da autoaren edo dena delakoaren azterketa bat egitea. Ez da gustuko lana izaten normalean, baina egin, egin beharra dagoenez, hobe gertuko profesionaletara jotzea, eta Tolosaldeak baditu hamaika aukera. Ez bakarrik konponketak edo azterketak egiteko, auto, furgoneta edota 4x4 autoetan edozein moldaketa egiteko aukera zabala dago ere etxetik oso gertu, modu erosoan profesionaltasuna baitugu aukeran. Gidatzea gustuko dutenek badute modu seguru eta atseginean egiteko aukera, gertuko profesionalek eskaintzen duten zerbitzu sorta zabalari esker.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!