Koronabirusa

28 positibo izan dira ostiraletik igandera Tolosaldean

Ataria 2021eko maiatzaren 31

Tolosan 18, Ibarran eta Amasa-Villabonan 3na, Anoetan 2 eta Iruran eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 5.617 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 251 (%4,5) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 8 (Tolosan 5, Amasa-Villabonan 2 eta Anoetan 1) atzeman zituzten.

Larunbatean 6.008 test eginda, 306 (%5,1) positibo atzeman zituzten. Tolosaldean, 4 (Ibarran eta Tolosan bina) izan ziren. Ostiralean, berriz, 7.708 test egin zituzten, eta horietatik, 390 (%5,1) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 16 (Tolosan 11 eta Anoetan, Ibarran, Iruran, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bana) atzeman zituzten.

Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (238) eta Villabonakoa (275) horian daude, eta Ibarrakoa (446) eta Tolosakoa 403) gorrian. Tolosaldeko ESI kolore laranjan dago 305eko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 162 pertsona daude eta COVIDa duten 97 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!