Koronabirusa

13 positibo berri izan dira azken egunean

Ataria 2021eko maiatzaren 28a

Tolosan 3, Ibarran eta Amasa-Villabonan bina, eta Alegian, Asteasun, Berastegin, Berrobin, Iruran eta Orendainen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.903 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 358 (%4,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 138 positibo atzeman zituzten, tartean, 13 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiagoko Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosak kolore gorrian jarraitzen du, 453ko tasarekin, eta Amasa-Villabona kolore horian dago, 169ko tasarekin. Osasun eremuei begira, Alegiakoa (297) eta Villabonakoa (244) horian daude, eta Ibarrakoa (433) eta Tolosakoa (427) gorrian. Tolosaldeko ESIa (295) kolore horian dago. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 174 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 103 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!