Koronabirusa

20 positibo berri izan dira Tolosaldean

Ataria 2021eko maiatzaren 27a

Alegian eta Tolosan 6na, Zizurkilen 3 eta Altzon, Berrobin, Ibarran, Larraulen eta Amasa-Villabonan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.286 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 363 (%4,4) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 17 positibo atzeman zituzten, tartean, 20 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiagoko Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosak kolore gorrian jarraitzen du, 474ko tasarekin, eta Amasa-Villabona kolore horian dago, 135eko tasarekin. Osasun eremuei begira, Alegiakoa (282) eta Villabonakoa (219) horian daude, Ibarrakoa (395) laranjan eta Tolosakoa (441) gorrian. Tolosaldeko ESIa (286) kolore horian dago. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 36  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 182 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 107 pertsona ZIUn daude

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!