Koronabirusa

Positiboen kopuruak gora egin du Tolosaldean

Ataria 2021ko mai. 26a, 12:35

29 positibo atzeman dituzte: Tolosan 9, Berrobin 5, Anoetan 4, Alegian, Altzon eta Ibarran 3na eta Belauntzan eta Amasa-Villabonan positibo bana.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.787 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 379 (%4,3) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 121 atzeman zituzten, tartean, 29 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiagoko Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona kolore horian dago, 118ko tasarekin eta Tolosa gorrian, 474ko tasarekin. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (178) eta Villabonakoa (187) daude horian, Ibarrakoa (395) laranjara pasa da eta Tolosakoa (441) gorrian dago. Tolosaldeko ESIa (268) horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 191 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 111 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, maiatzaren 17tik 23ra bitarte, COVIDaren eraginez 18 pertsona hil direla baieztatu du Osasun sailak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!