Tolosaldeko ospitale publikoa

Osasun publikoari buruz egitekoak diren bilera bertan behera uzteko eskatu dute

Ataria 2021eko maiatzaren 25a

David De Miguel (argazkian) Berrobiko alkateak eta Maite Arana Larraulgoak egin dute salaketa.

Larraulgo eta Berrobiko alkate sozialistek eskualdeko osasun sareari buruz hitz egiteko jasotako bilera deialdia gaitzetsi dute. Tolosaldea Garatzeneko lehendakariaren eskutik jaso dutela esan dute, eta bi alkateen iritziz garapen agentziari ez dagokio gai hori lantzea.

PSE-EE alderdiko Larraulgo eta Berrobiko alkateek esan dute gutun bat bidali diotela Iker Urruzola Tolosaldea Garatzeneko lehendakariari. Gutunean ekainaren 2ko bilera baten deialdia jaso izana gaitzetsi dute. Bileran eskualdeko osasun publikoaren sareak dituen arazoen inguruan hitz egingo dute eta esan dute gai hori ez dagokiola garapen agentziari. Era berean, Tolosaldea Garatzeneko lehendakaria garapen agentzia erabiltzen ari dela salatu dute, eta bilera deialdia Tolosaldea Garatzeneko kide ez diren hainbat herritako alkatetzara bidali izana gaitzetsi dute. Bilera deialdia bertan behera uzteko eskatu diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!