Koronabirusa

13 positibo izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021ko mai. 25a, 12:56

Tolosan 9, Ibarran 3 eta Abaltzisketan positibo bat atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.729 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 276 (%3,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 91 positibo atzeman zituzten, tartean, 13 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (101) kolore horian dago, eta Tolosa (474) gorrian. Osasun eremuak, berriz, gehienak horian daude, Alegiakoa (89), Ibarrakoa (293) eta Villabonakoa (181) kasua, eta Tolosakoa (441) gorrian dago. Tolosaldeko ESIa (245) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 212 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 117 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!