Gehigarria: motorra

Beharretara  egokituta

Ataria 2021eko ekainaren 1a

Bi urte inguru daramatzate nagusi berriek Igarondo Tailerrean ibilgailuak konpontzen. Denetarik egiten dute bertan: gurpilak aldatzetik hasita, motorrak, enbrageak, distribuzioak, suspentsioak, ibilgailu azterketak eta beste hamaika konponketa egiten dituzte.

Gehienbat ibilgailuekin egiten dute lan, auto eta furgonetekin, baina zenbait kasutan motoak, autokarabanak eta kamionetak ere konpontzen dituzte, beharren arabera. 

Zerbitzu integrala eskaintzen dute, edozein arazo konpontzeko eta aldaketa egiteko gai dira, diagnostiko azkarrak eginez. Tartean-tartean, swap proiektuak ere egiten dituzte, ibilgailu bati motor handiago bat jarri ahal izateko. Eta ihes hodiak aldatu edota autoa jaisteko suspentsioak ere egokitzen dituzte. 

Gogoz egiten dute eguneroko jarduna, eta emaitzak erakusten du hori. Bezeroei arreta ona eskaintzea gustatzen zaie, pertsonalizatua. Eskulana ere moduan egiten dute, 33 euro kobratzen dute ordua. Astelehenetik ostiralera egiten dute lan 09:00etatik 13:00etara era 15:00etatik 19:00etara. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!