Koronabirusa

32 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko maiatzaren 24a

Anoetan eta Ibarran 8na, Tolosan 7, Amasa-Villabonan 4, Amezketan 2 eta Alkizan, Iruran eta Zizurkilen positibo bana izan dira.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 5.228 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 241 (%4,6) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 10 (Tolosan 3, Anoetan eta Amasa-Villabonan bina eta Amezketan, Iruran eta Zizurkilen bana) positibo izan ziren.

Larunbatean, 5.867 test eginda, 257 (%4,4) positibo izan ziren. Tolosaldean, 5 (Amasa-Villabonan eta Tolosan bina eta Amezketan bat) Ostiralean, berriz, 8.372 test egin zituzten eta 370 (%4,4) izan ziren positiboak. Tolosaldean 17 (Ibarran 8, Anoetan 6, Tolosan 2 eta Alkizan 1) positibo izan ziren. 

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herriei dagokienez, Amasa-Villabonak kolore horian jarraitzen du, 135eko tasarekin eta Tolosa kolore gorrian dago, 443ko tasarekin. Osasun eremuetan, Alegiakoa (89), Ibarrakoa (255) eta Villabonakoa (219) kolore horian daude, eta Tolosakoa (417) gorian. Tolosaldeko ESI (244) kolore horian dago.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 16 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 214 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 124 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!