Itzulerako partiden txanda da Herriartekoan

Ataria 2021eko maiatzaren 21a

Gomazko paletan, Tolosa eta Azpeitia arteko joaneko norgehiagokan, binakako partidaren protagonistak.

Jardunaldi honetan hiru norgehiagoka jokatuko dituzte eskualdeko herriek etxean. Gomazko paletan Tolosak, eta bi derbiak: eskuz Amezketa eta Bidania-Goiatz, eta gomazko paletan Anoeta eta Amasa-Villabona.

Asteburu honetan erabakiko da Herriarteko Pilota Txapelketan final-zortzirenetan zeinek egiten duen aurrera. Eskualdean jokatuko diren norgehiagoken artean, eskuz Amezketa eta Bidania-Goiatz artekoa bihar izango da, Amezketan, 11:30ean, Larrunarri frontoian. Bidania-Goiatz 2-1 aurretik doa kanporaketan. Gomazko paletan, beste derbia izango da, Anoeta eta Amasa-Villabona artean, eta bihar jokatuko da norgehiagoka, Anoetako frontoian, 10:00etan hasita. Anoeta 3-0 irabazten ari da. Gomazko paletan ere, Tolosak Azpeitia hartuko du, bihar, Ibarrako Belabieta frontoian, 17:00etatik aurrera. Tolosa 2-1 doa aurretik.

Lehian dauden beste hiru herriak eskuz ari dira, eta etxetik kanpo jokatuko dute. Adunak Ataunen aurka jokatuko du, 1-2 galdu ondoren joaneko norgehiagokan. Alegiak Zestoa du aurkari, eta 3-0 irabazten ari da kanporaketan. Tolosak Andoainen aurka jokatuko du, eta 2-1eko abantaila du norgehiagokan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!