Txirritaren desagerpenaren 45. urteurrena oroitzeko ekitaldia

Ataria 2021eko maiatzaren 21a

Txirritaren desagerpenaren 40. urteurrenean txostena aurkeztu zuten Tolosan.

Maiatzaren 28an beteko dira 45 urte Jose Bernardo Bidaola Txirrita tolosarraren gorpua Etxalarren agertu zela.

Egiari Zor fundazioak Txirrita oroitzeko ekitaldi bat antolatu du iganderako. 12:00etan izango da, Tolosako Euskal Pizkunde Plazan.

Hemen irakurri daiteke 2016. urtean Tolosaldeko Ataria-k desagerpenaren 40. urteurrenaren harira argitaratutako erreportaje zabala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!