Koronabirusa

16 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko maiatzaren 21a

Tolosan 8, Ibarran 4, Asteasun 2 eta Anoetan eta Iruran positibo bana izan dira.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.719 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 396 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 133 atzeman zituzten, tartean, Tolosaldean, 16.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (152) kolore horian dago eta Tolosa (530) gorrian. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (178), Ibarrakoa (165) eta Villabonakoa (200) horian daude eta Tolosakoa (489) gorrian. Tolosaldeko ESI (260) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 44  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 226 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 130 pertsona ZIUn daude

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!