Belako eta Arineketan Musika Bulegoko sarituen artean

Ataria 2021eko maiatzaren 20a

107 proposamen aurkeztu dira bosgarren urtez egin duten Musika Bulegoa Sarietara.

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak antolatzen duen Musika Bulegoa Sarien bosgarren edizioa egin dute aurten. 107 proposamen jaso ituzte, eta epaimahaiak hamar sarituak eman ditu jakitera. Jagoba Astiazaran txistulari zestoarra eta Iñar Sastre piano jotzaile irurarraren Arineketan proiektua eta Lander Zalakain bateria tolosarra taldekide den Belako taldearekin batera, Korrontzi, Ander Telleria, Brais Novoa Loira, Izaro, Noa & The Hell Drinkers, Petti, Sara Zozaya, eta EKE Euskal Kultur Erakundea izan dira aurtengo sarituak.

Antolatzaileek adierazi dutenez, bosgarren edizio honetan "kalitate handiko lanak" aurkeztu dira eta proposamen gehienak disko oso bat izan dira. Musika motari dagokionez, plazaratutako lanen artean pop-rocka, musika klasiko garaikidea, folka eta jazz generoak gailendu dira. Saritutako proiektuek 2.000 euro eta Fernando Mikelarena artistak diseinatutako eskultura jaso dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!