Koronabirusa

Zortzi positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko maiatzaren 20a

Tolosan 5 eta Amasa-Villabonan, Ibarran eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.386 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 351 (%4,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 101 atzeman zituzten, tartean, 8 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrietan, Amasa-Villabona 169ko tasarekin kolore horian dago, eta Tolosa gorrian, 561eko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (193), Ibarrakoa (153) eta Villabonako (212) horian daude, eta Tolosakoa (518) gorrian. Tolosaldeko ESIa (269) kolore horian dago.

 Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 243 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 131 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!