Koronabirusa

12 positibo azken egunean

Ataria 2021eko maiatzaren 19a

Tolosan 10 eta Amasa-Villabonan eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte. Azkoitiaren atzetik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako tasarik altuena duen herria da Tolosa.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.873 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 368 (%4,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 113 atzeman zituzten, tartean, 12 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (185) kolore horian dago, eta Tolosa (587) gorrian. Hain justu, tasarik altuena duten herrien artean dago Tolosa; 500eko intzidentzia tasa gainditzen duten hiru udalerri daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Azkoitia (592), Tolosa (587) eta Zalla (533).

Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (208), Ibarrakoa (153) eta Villabonakoa (237) kolore horian daude, eta Tolosakoa (552) gorrian. Tolosaldeko ESIa (293) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 246 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 131 pertsona ZIUn daude. Bestalde, maiatzaren 10tik 16ra COVIDaren ondorioz 25 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!