45 urtetik gorako langabetuen egoera hobetzea helburu

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2021eko maiatzaren 24a

Tolosaldea Garatzenek Lortzen programa jarri du martxan, eta doako formazio teknikoa eta taldekako orientazioa eskainiko ditu; izen-ematea zabalik da.

Tolosaldean 45 urtetik gorakoena da langabetu gehien dagoen adin tartea. Lortzen programaren bitartez, multzo horretako pertsonen aktibazioa eta lan-aukerak sustatu nahi dira. Horretarako, bi esparrutan egiten da lan: formazioan eta orientazioan.

1. Formazioa

100 orduko doako formazio teknikoa eskaintzen da, lehenengo. Aurten aukeratutako gaia biltegiko lanen eta bezeroen arretaren ingurukoa da. Ikastaroan, irakatsiko dira, produktuak antolatzeko, eskaerak prestatzeko, bezeroei arreta emateko, kutxa erregistratzaileak erabiltzeko eta merkataritza elektronikoa ulertzeko gako eta teknikak. 

2. Orientazioa

Taldekako nahiz banakako orientazio saioak ere tartekatzen dira, laneratzeko beharrezkoak diren gaitasun profesional, pertsonal eta emozionalak garatzeko: sormena, ardura, enpatia, talde-lana, gatazken kudeaketa, konfiantza, auto-motibazioa, iniziatiba... Laneko banakako segimendua ere egingo da.

3. Noiz egingo da?

Saioak ekainaren 1etik uztailaren 6ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era, Lehiberri Zentroan.

4. Nola eman izena?

Parte hartzeko lan@tolosaldea.eus  helbidera idatzi edo www.tolosaldeagaratzen.eus  webeko formularioa bete beharko da. Taldea osatu aurretik, izena ematen duten guztiei elkarrizketak egingo dizkie Enplegu Sailak, programarako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko.

Tolosaldea Garatzen | Enplegu Saila

Lehiberri Zentroa

Apattaerreketa Industrigunea, 1

lan@tolosaldea.eus 

943 654 501

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!