Koronabirusa

Zortzi positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko maiatzaren 18a

Tolosan atzeman dituzte Tolosaldeko positibo bakarrak. Gipuzkoako tasarik altuena duen herria da.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.812 test egin zituzten atzo, eta horietatik 280 (%2,9) positiboak izan ziren. Tolosaldearen kasuan, Tolosa da positiboak atzeman dituzte eskualdeko herri bakarra. 8 positibo izan dira bertan, eta 587ko intzidentzia tasarekin Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrietan tasarik altuena du.

Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (208), Ibarrakoa (191) eta Villabonakoa (275) kolore horian daude, eta Tolosakoa (547) gorrian. Tolosaldeko ESIa (313) laranjan dago.

 

Ospitaleen egoerari dagokienez, 43 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 256 pertsona daude ospitaleetan, eta 133 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!