Erabileraren auzia… erabilerara jauzia lelopean MINTZA proiektuak aurtengo udan astebete edo hamabost eguneko egonaldiak antolatu nahi ditu familia euskaldunetan. Tolosaldeko hiru arnasgune aukeratu dituzte, Altzo, Larraul eta Baliarrain, eta familiak behar dituzte egitasmoa aurrera eramateko. "Hala, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartuko ditugu aisialdia eta euskal kultura euskaraz landuz", esan dute.
Egonaldiak uztailean izango dira eta aste bete edo bi asteko iraupena izango lukete eta familia hartzaileek ordainsari bat jasoko dute. Informazio gehiagorako 943 000 333 telefono zenbakira deitu daiteke.