Koronabirusa

31 positibo ostiraletik igandera

Ataria 2021eko maiatzaren 17a

Tolosan 23, Anoetan 2 eta Abaltzisketan, Altzon, Amezketan Berastegin, Bidania-Goiatzen eta Ibarran positibo bana izan dira.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.172 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 276 (%4,5) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 11 (Tolosan 6, Anoetan 2 eta Altzon, Bidania-Goiatzen eta Ibarran bana) positibo atzeman zituzten. Larunbatean, 6.299 test egin zituzten eta 281 (%4,5) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 8 positibo izan ziren (Tolosan 7 eta Amezketan 1). Ostiralean, berriz, 8.929 test egin zituzten eta 407 (%4,6) izan ziren positiboak. Tolosaldean 12 (Tolosan 10 eta Abaltzisketan eta Berastegin bana) positibo atzeman zituzten.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona kolore horian dago, 236ko tasarekin eta Tolosak gorrian jarraitzen du, 613ko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (223) eta Ibarrakoa (255) horian daude, Tolosakoa (576) gorrian eta Villabonakoa (344) laranjan. Tolosaldeko ESIa (352) laranjan dago.   

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 24  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 281 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 146 pertsona ZIUn daude

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!