Ekitaldiak, Homofobia eta Transfobiaren Aurkako Egunari lotuta

Ataria 2021eko maiatzaren 15a

Saiaz Mankomunitateak, Albiztur eta Bidania-Goiazko eskolek eta Matrakak emakume taldeak ekitaldiak antolatu dituzte asteleheneko Homofobia eta Transfobiaren Aurkako Egunaren harira. 

Bidania-Goiatzen bihar, igandea, LGTBI+ egunari lotutako idatzi bat irakurriko dute eta banku bat margotuko dute Matrakak emakume taldeko kideek. Astelehenean bertan eskolan Porrotx ispiluan liburua irakurriko dute, neska eta mutilen identitateaz eta gorputzez hitz egiteko. Era berean, haurrek Mundua gutzientzat, zakila duten neskak koreografia dantzatuko dute. Albizturko eskolan Billy Elliot filma ikusiko dute eta ondoren hausnarketa egingo dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!