Peña II.ak 22-6 galdu du Ezkurdiaren aurka

Ataria 2021eko maiatzaren 15a

Peña II. binakako finalean.

Joseba Ezkurdiak nagusitasun osoz irabazi zion atzo, Jon Ander Peña tolosarrari, Azkoitian jokatutkao buruz burukoaren final-zortzirenetan. 

Ezkurdiak 22-6 irabazi zion atzo, Peña II.ari, eta beraz Jokin Altuna izango du arerio final-laurdenetan. Bizi joan zen lehia, piloterorik gabe (96 pilotakada). Ezkurdia hasieratik jarri zen aurretik (4-0), Peña II.a suspertu egin zen (4-3), baina sakean lagun -zortzi tanto egin zituen-, Ezkurdiak hautsi egin zuen lehia (16-3). 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!