Koronabirusa

8 positibo azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko maiatzaren 14a

Tolosan 7 eta Amezketan positibo bakarra atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.473 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 393 (%4,6) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 111 zenbatu dituzte, tartean, 8 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona kolore laranjan dago 321eko tasarekin, eta Tolosak kolore gorrian jarraitzen du, 592ko tasarekin.

Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (253) eta Ibarrakoa (293) horian daude, Tolosakoa (552) gorrian eta Villabonakoa (381) laranjan. Tolosaldeko ESIa (367) kolore laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 40  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 295 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 148 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!