Ait Chaou eta Olano Miranda Ebron izango dira asteburuan Euskal Selekzioarekin

Ataria 2021eko maiatzaren 13a

Igande honetan, mendiko lasterketen lineako Espainiako Kopako bigarren proba jokatuko da Miranda Ebron; Euskal Selekzioarekin bertan izango dira Hassan Ait Chaou zizurkildarra eta Iñaki Olano altzotarra.

Euskal Selekzioa Miranda Ebron izango da igandean, eta tartean izango dira Hassan Ait Chaou zizurkildarra eta Iñaki Olano altzotarra, Amaia Razkin, Ander Barrenetxea, Andrea Garay, Asier Larruzea, Beñat Katarain, Iñigo Alzola, Xabier Lete eta Xabier Zarranzekin batera. 35 kilometro eta 1.900 metro desnibel positibo izango ditu lasterketak eta Miranda inguruko gailurretatik igaroko da. Peña el Rayo gailurra izango da igoera gogorrena, 956 metroko altuerarekin. Antonio Machado parkean hasi eta amaituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!