Koronabirusa

8 positibo atzeman dituzte azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko maiatzaren 13a

Tolosan 6 eta Belauntzan eta Lizartzan positibo bana izan dira. Amasa-Villabona eremu gorritik irten da.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.682 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 457 (%4,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 152 atzeman zituzten, tartean, 8 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan nabarmentzekoa da Amasa-Villabona kolore gorritik laranjara pasa dela, 354ko tasarekin. Tolosak gorriz jarraitzen du, 592ko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (268) kolore horian dago, Ibarrakoa (344) laranjan eta Tolosakoa (552) eta Villabonakoa (444) gorrian. Tolosaldeko ESI (397) gorritik laranjara pasa da.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 59  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 336 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 153 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!