Koronabirusa

Tolosaldeko hiru herritan atzeman dituzte positiboak

Ataria 2021eko maiatzaren 12a

14 positibo izan dira denera, Tolosan 9, Zizurkilen 4 eta Berastegin bakarra.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.684 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 479 (%4,9) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 149 positibo izan ziren, tartean, 14 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona kolore gorritik laranjara pasatzear da, 405eko tasarekin. Tolosak gorrian jarraitzen du, 597ko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (297) horian dago, Ibarrakoa (344) laranjan, eta Tolosakoa (557) eta Villabonakoa (526) kolore gorrian. Baita Tolosaldeko ESIa (425) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 69 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 349 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 159 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitarte, COVIDaren ondorioz, 39 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!