Koronabirusa

11 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko maiatzaren 11

Anoetan eta Tolosan hiruna, Amasa-Villabonan bi, eta Amezketan, Lizartzan eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte. 

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.817 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 461 (%4,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 163 atzeman zituzten, tartean, 11 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (439) eta Tolosak (592) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (312) eta Ibarrakoa (331) kolore laranjan daude, eta Tolosakoa (592) eta Villabonakoa (439) gorrian. Tolosaldeko ESIa ere kolore gorrian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 70  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 359 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 158 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!