Galtzaundi kultur sortzaileen gida ari da osatzen

Ataria 2021eko maiatzaren 11

Buruarinen tailer baten artxiboko irudia.

Euskaraz egiten duten Tolosaldeko kultur sortzaileen gida osatzen ari da Galtzaundi euskara taldea, eta laguntza eskatu du.

Tolosaldeko euskara taldeak esan du "herri asko,  aste kulturalak edo kultur programa bat osatu nahian, ze ekitaldi antolatu jakin ezinik" ibiltzen dela, eta ondorioz ikuskizunak, hitzaldiak, emanaldiak edo dena delakoak eskainiko dituen sortzaile euskaldunen informazioa jendearen eskura jartzeko beharra ikusi duela. Ikasturte guztian zehar edo epe laburragoan ikastaroak euskaraz emateko prest dagoen pertsonen zerrenda osatu nahi du ere. Horiek horrela, Tolosaldean emanaldi edo ikastaroak eskaintzeko prest daudenei inprimaki bat betetzeko aukera eman die.  Behin gida amaituta udalen eta eragileen esku utziko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!