Maiatzaren 24tik 29ra bizikleta martxa antolatu dute Gipuzkoako pentsiodunek

Tolosaldeko Ataria 2021ko mai. 10a, 15:00

Sei etapa osatuko dituzte; lehen etapa Tolosan amaituko da, eta hurrengo egunekoa Tolosatik abiatuko da. Maiatzaren 29an, manifestazioa egingo dute Donostian,17:00etan. 

Maiatzaren 24tik 29ra bizikleta martxa antolatu dute Gipuzkoako pentsiodunek. Guztira, sei etapa osatuko dituzte Gipuzkoa osoa zeharkatuz, eta Tolosatik ere pasako dira.

Lehen egunean, maiatzaren 24an, Oreretatik Tolosara arteko etapa egingo dute, bidean Andoainen bazkalduz. Hurrengo egunean, maiatzaren 25ean, Tolosatik abiatu, eta Zumarraga-Urretxun amaituko da ibilbidea. Maiatzaren 26an, Zumarragatik Bergarara joango dira; 27an Bergaratik Debarainoko ibilbidea osatuko dute; 28an, Deba eta Usurbil uztartuko dituzte, eta azken etapan, maiatzaren 29an, Usurbiletik Donostiara joango dira.

Etapa guztiak 09:00etan abiatuko dira, eta 18:00ak aldera amaitzea aurreikusi dute antolatzaileek. Pentsio publiko duinen alde, herritarrei egitasmoan parte hartzeko deia egin die Tolosaldeko pentsiodunen mugimenduak. Esan dute, pentsioen arazoa "guztiona" dela, eta "denen artean" aurre egin behar zaiola. Bizikleta martxako azken egunean, maiatzaren 29an, manifestazioa egingo dute, Donostiako Alderdi Ederretik abiatuta, 17:00etan. Gainerako hiriburuetan ere mobilizazioak egingo dira. 

Hitzaldia, gaur

Pentsiodun ugari bildu da, gaur goizean, Txomin Lorcak Zerkausian eskaini duen hitzaldira. Pentsio publikoak izeneko hitzaldia eman du, eta bide batez, maiatzaren 29aren bueltarako prestatu dituzten mobilizazioen berri eman dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!