Koronabirusa

40 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko maiatzaren 10a

Tolosan 24, Amasa-Villabonan 5, Abaltzisketan, Amezketan, Anoetan eta Asteasun bina eta Bidania-Goiatzen, Ibarran eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.032 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 356 (%5,1) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 9 positibo atzeman zituzten: Tolosan 6 eta Amasa-Villabonan 3.

Larunbatean, 7.262 test eginda, 436 (%6,0) izan ziren positiboak, eta horietatik, 11 izan ziren Tolosaldean: Tolosan 5, Anoetan eta Asteasun bina eta Amezketan eta Amasa-Villabonan bana. Ostiralean, berriz, 9.929 test egin ondoren, 580 (%5,8) positibo atzeman zituzten. Tolosaldean 20 positibo izan ziren, Tolosan 13, Abaltzisketan 2 eta Amezketan, Bidania-Goiatzen, Ibarran, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bana.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (473) eta Tolosan (597) kolore gorrian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (312) eta Ibarrakoa (344) kolore laranjan daude, eta Tolosakoa (561) eta Villabonakoa (638) gorrian. Baita Tolosaldeko ESIa (458) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 32  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 374 pertsona daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan, eta COVIDa duten 169 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!