Koronabirusa

22 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko maiatzaren 7a

Tolosan 14, Zizurkilen 3 eta Abaltzisketan, Amasa-Villabonan, Anoetan, Asteasun eta Ibarran positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.326 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 619 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 222 atzeman zituzten, tartean,22 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (574) eta Tolosan (608), kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (297) kolore horian dago, eta Ibarrakoa (446), Tolosakoa (581) eta Villabonakoa (770) gorrian. Baita, Tolosaldeko ESIa (515) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, dela eta, COVIDaren ondorioz 66  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 400 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 173 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!