Bizilabe zientzia-tailer irekiak egingo dituzte Amasa-Villabonan eta Adunan maiatzean

Ataria 2021eko maiatzaren 7a

Maiatzaren 21 eta 22an egingo dira 10 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendutako saioak.

Martxoan Tolosaldeko bost herritan egin bezala, Bizilabe zientzia-tailer irekiek eskualdeko beste bi herritako plazak hartuko dituzte maiatzean. Amasa-Villabonan maiatzaren 21ean izango dira, eta hurrengo egunean, maiatzaren 22an Adunan. Saioak doakoak dira, baina osasun-egoera dela eta, neurri guztiak hartze aldera izena ematea beharrezkoa izango da, maiatzaren 17a baino lehen.

Gazteak, aisialdi giro batean direla, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika alorretan trebatzeko egitasmoa da Bizilabe.

Eskolaz kanpoko jarduera modura, ikasturte osoko eskaintza iraunkorra izan da aurten Tolosan eta Amasa-Villabonan. Tailer irekiek, berriz, bertan egiten dituzten jarduerak gertutik ezagutzeko aukera ematen dute. 10-14 urte bitarteko gazteentzako jarduerak dira, zientzialariek gidatutako 2 orduko tailer praktikoak dira, eta hainbat esperimentu egiten dituzte, lagunartean.

TAILERRAK:

Amasa-Villabona. Maiatzak 21, ostirala.

LH 5-6. 17:00-18:00
DBH 1-2: 18:00-19:00
Berdura Plazan. Euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan Adina: 10-14 urte.
Izen-ematea: tolosaldeagaratzen.eus

Aduna. Maiatzak 22, larunbata.

LH 5-6. 10:30-11:30
DBH 1-2: 11:45-12:45
Plazan. Euria egingo balu, frontoian.
Adina: 10-14 urte.
Izen-ematea: Liburutegian, kultura@aduna.eus helbidean edo tolosaldeagaratzen.eus

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!