Koronabirusa

19 positibo izan dira Tolosaldean azken egunean

Ataria 2021eko maiatzaren 6a

Tolosan 10, Anoetan, Ibarran ea Amasa-Villabonan bina eta Amezketan, Asteasun eta Berastegin positibo bana atzeman zituzten.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.268 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 673 (%6,0) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 237 izan ziren, tartean, 19 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (659) eta Tolosan (639) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa gorritik laranjara pasa da, 327ko tasarekin, eta gainerakoak, Ibarrakoa (522), Tolosakoa (605) eta Villabonakoa (814), alegia, gorriz jarraitzen dute. Baita, Tolosaldeko ESIak (557) ere.   

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 50  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 425 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 183 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!