Koronabirusa

21 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko maiatzaren 5a

Tolosan 10, Iruran 3, Asteasun 2 eta Anoetan, Berastegin, Elduainen, Ibarran, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.929 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 670 (% 6,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 236 atzeman zituzten, tartean, Tolosaldean 21.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (760) eta Tolosan (675) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez, Alegia (402), Ibarra (599), Tolosa (629) eta Villabonakoa (901) gorrian daude, baita Tolosaldeko ESIa (599) ere. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 75 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera, 463 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 185 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitarte COVIDaren ondorioz 40 pertsona hil direla esan du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!