Koronabirusa

30 positibo izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko maiatzaren 4a

Tolosan 13, Iruran 4, Asteasun eta Amasa-Villabona hiruna, Anoetan eta Ibarran bina eta Berastegin, Berrobin eta Lizartzan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.491 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 646 positiboak izan ziren. Gipuzkoan 246 positibo atzeman zituzten, tartean, 30 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (845) eta Tolosan (659) gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez, Alegia (536), Ibarra (599), Tolosa (619) eta Villabonakoa (901) gorrian daude, baita, Tolosaldeko ESIa (618) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 92  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 493 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 188 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!