Koronabirusa

23 positibo atzeman dituzte azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko apirilaren 30a

Tolosan 7, Ibarran 4, Asteasun eta Zizurkilen hiruna, Anoetan eta Amasa-Villabonan bina eta Alegian eta Bidania-Goiatzen positibo bana izan dira.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.017 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 808 positiboak izan ziren.  Gipuzkoan 349 atzeman zituzten, tartean, 23 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (878) eta Tolosan (695) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez, Alegia (670), Ibarra (663), Tolosa (658) eta Villabonakoa (976) kolore gorrian daude, baita, Tolosaldeko ESIa (680) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 96  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 520 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 189 pertsona ZIUn daude

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!