Susana Davila eta Mikel Alvarez, Gipuzkoako txapeldun

Imanol Garcia Landa 2021ko api. 29a, 18:55

Danok Danena taldeko pultsulariek «emaitza onak» lortu dituzte Gipuzkoako Txapelketan.

Halterofilia saioa izan zen aurreko larunbatean Villabonako Olaederra kiroldegian eta bertan parte hartu zuten Danok Danena taldeko pultsulariek. Batetik, Gipuzkoako Txapelketa zegoen jokoan, eta, bestetik, Espainiako Ligako bigarren jardunaldia.

Pultsulariek «emaitza onak» lortu zituztela azaldu du Batis Kortajarena entrenatzaileak. Emakumezkoetan, 55 kiloko mailan, Naiara Madrid izan zen irabazlea; 59 kilokoan, Amaia Blanco izan zen garaile; 64 kilokoan, lehenengoa Susana Davila izan zen eta bigarrena Daniela Perez; 71 kilokoan, lehen postuan Elena Mangas, bigarrenean Nalu Herranz eta hirugarren Saloa Iturbe sailkatu ziren; eta 76 kilokoan Allison Riverak bigarren postua lortu zuen. Sailkapen orokorrean, lehenengo Susana Davila izan zen, bigarren Elena Mangas eta hirugarren Daniela Perez.

Gizonezkoetan, 61 kilokoan Ekaitz Kortajarena izan lehena, eta Jon Kepa Kortajarena bigarren; 67 kilokoan, Andres Rubiños bigarren izan zen; 73 kilokoan, Pablo Ucerok lehen postua lortu zuen; 81 kilotan, lehenengoa Mikel Alvarez izan zen, bigarren David Rubio eta laugarren Eki Lizaso; 89 kilokoan, Gorka Endjilo izan zen lehenengoa, bigarren Asier Gallego, hirugarren Jon Rodriguez eta laugarren Aras Karakus; 96 kilokoan, lehen postua sailkatu zen Jon Ander Iriarte; eta 102 kilokoan Aitor Tecedor izan zen irabazle. Sailkapen orokorrean, Mikel Alvarez izan zen lehenengo, bigarren Ekaitz Kortajarena eta hirugarren David Rubio. Bestetik, Ekaitz Kortajarenak Gipuzkoako bi marka hobetu zituen, arrankadan 100 kilo altxatuz eta total olinpikoan 221 kilo altxatuz.

Absolutu mailako Espainiako Txapelketara joateko gutxienekoa sei pultsularik lortu dute: Susana Davila, Naiara Madrid, Elena Mangas, Mikel Alvarez, Ekaitz Kortajarena eta David Rubio. Ekainean da txapelketa, eta bertara joateko lehen bost marka onenetan sartu behar dute.

Espainiako Ligako bigarren jardunaldia egin zuten, eta larunbateko saioari dagokionez, gizonezkoetan ondorengoa izan zen sailkapena: Danok Danena A, Danok Danena B, Argitrans Irun eta Zarautz. Emakumezkoetan sailkapena ondorengoa izan zen: Danok Danena A, Danok Danena B, Zarautz eta Argitrans Irun.

Argazkiak: ENERITZ MAIZ

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!