Udarako eskaintza zabala prestatu du Zumardiak

Iturria: Zumardia elkartea

Gazteei begirako Aralarko mendi zeharkaldia egingo du eta baita piragua, mendi bizikleta, rolleski eta padle surf ikastaroak ere.

Udara garai aproposa da natura eta kirolaz gozatzeko eta Zumardia elkarteak ikastaroen eskaintza zabala prestatu du. Udako piragua ikastaroa ekainean eta uztailean izango da eta astebeteko ikastaro trinkoak eskainiko ditu,  astelehenetik ostiralera, egunero ordu eta erdi eginda. Gazteek 42 euro ordaindu beharko dituzte (38 euro bazkideentzat) eta helduek 45 euro (40 euro bazkideentzat). Talde bakoitzean gutxienez 6 pertsona egon beharko dira eta gehienez 14. Informazio gehiago eta izen ematea Zumardiaren webgunean. 

Mendi bizikletako ikastaroa ere ekainean eta uztailean izango da. Astebeteko ikastaro trinkoak eskainiko ditu, egunean ordu eta erdi eginaz. Taldea osatzeko gutxienez 4 pertsona elkartu beharko dira eta 6 gehienez. 45 euro ordaindu beharko dira, eta bazkideek 41 euro. Informazio gehiago eta izen ematea Zumardiaren webgunean.

Rolleski eta padle surf ikastaroak uztailean izango dira. Biak izango dira astebeteko ikastaroak, astelehenetik ostiralera, eta egunero ordu eta erdiko klaseak eskainiko ditu Zumardiak. Bazkide ez direnek 50 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkideek 45. Rolleski ikastaroko informazio gehiago eta izen ematea eta padle surfekoa elkartearen webgunean.

Aralarko zeharkaldia

2018an egin zuten gaztetxoen lehen mendi zeharkaldia eta Aralar ezagutzeko aukera izan zuten bost egunetan Tolosatik Uharte Arakilera joanez. Aurten ere Aralarrera itzuliko dira, baina beste ibilbide bat prestatu dute eta besteak beste bertako gailur esanguratsuenak igoko dituzte. 2009 eta 2004 bitartean jaiotakoei begirako ekimena da eta hiru txanda egingo dituzte. Bost egun mendian pasatzeko aukera eskaini nahi du Zumardiak, "motxila hartuta mendiaz eta lagunez gozatzea izango da erronka". Mendi gidaria Ibon Artola izango da eta 185 euro ordaindu behar dira (bazkideek 167 euro). Txandak, informazio gehiago eta izen ematea.

 

 

 

 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!