Garaiburu eta Zabala, Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketan

Ataria 2021eko apirilaren 29a

Ibon Garaiburu eta Xuban Kañamares 'Kañamares V.a', AizkolAri Gazteen mailan binakakoan txapeldun izan ziren. IBON ERRAZU

Herri kirol saioa izango da larunbatean, maiatzak 1, Berastegiko frontoian, 12:00etan hasita. Batetik, Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketaren kanporaketa izango da jokoan, eta bertan parte hartuko dute Ibon Garaiburu berastegiarrak eta Unai Zabala leaburuarrak.

Bertan aurkari izango dituzte beste hamar aizkolari: Jokin Urretabaizkaia Basozabal donostiarra, Hodei Ezpeleta mendaroarra, Endika Goia beratarra, Iker Ibarrondo arrankudiagarra, Xuban Kañamares arostegiarra, Axel Larrañaga oiartzuarra, Oier Larretxea beratarra, Miguel Martin segoviarra, Suharri Rodriguez hernaniarra eta Markel Zapiain astigarragarra. Hamabi aizkolarietatik lehen hiruak sailkatuko dira aurrera egiteko.

Bestetik, Hiru Hamarreko Harri-jasotze Txapelketan Mikel Lopategi Urra eta Iñigo Eizagirre Eiza ariko dira lehian. Hiru harri erabiliko dituzte: 125 kiloko zilindro zaharra, 125 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Azkenik, Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketan, Karmele Gisasola Zelai III.a ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!