Aurten ere ez dituzte santakruzak ospatuko

Ataria 2021eko apirilaren 30a

2018ko Orexako santakruzetako une bat.

Orexako eta Asteasuko Elizmendi auzoko jaiak aurten ere ez dituzte ospatuko herritarrek.

Maiatzaren 3an izango da Santa Krutz eguna, eta egun horren bueltan udaberriko lehen festak ospatu ohi dira Tolosaldean santakruzak. Gurean Orexan eta Asteasuko Elizmendi auzoan ospatzen dituzte, baina, aurten, pasa den urtean bezala, ez da jairik izango.

Orexako nahiz Asteasuko udaletatik adierazi dute aurten ere ez dituztela jairik antolatuko, eta ez dute ekitaldi berezirik aurreikusi Santa Krutz egunaren bueltan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!