Koronabirusa

24 positibo azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko apirilaren 29a

Anoetan eta Tolosan zazpina, Amasa-Villabonan 3, Asteasun, eta Ibarran bina eta Alegian, Altzon eta Iruran positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.986 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 876 positiboak izan ziren. 386 Gipuzkoan atzeman zituzten, tartean, 24 Tolosaldean.

Nabarmentzekoa da Anoetan azken egunetan izan den kutsatze kopurua, zehazki 23 azken zazpi egunetan, eta 15 azken bi egunetan. Gainerakoan, 5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (946) eta Tolosak (726) kolore gorrian jarraitzen dute.

Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (699), Ibarrakoa (637), Tolosakoa (685) eta Villabonakoa (983) kolore gorrian daude, baita Tolosaldeko ESIak (689) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 83 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 527 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 192 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, apirilaren 19tik 25ra bitarte, COVIDaren eraginez 49 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!