Koronabirusa

27 positibo azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko apirilaren 28a

Anoetan eta Tolosan zortzina, Zizurkilen 5, Asteasun eta Amasa-Villabonan bina eta Alegian eta Iruran positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 12.137 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta, horietatik 869 (%7,2) positiboak izan ziren. 356 atzeman zituzten Gipuzkoan, tartean, 27 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (997) eta Tolosan (762) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez, Alegia (729), Ibarra (675), Tolosa (720) eta Villabonakoa (970) gorrian daude, baita, Tolosaldeko ESIa (702) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 99  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 542 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 184 pertsona ZIUn daude

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!