Unai Iribar, berriz ere protagonista

Imanol Garcia Landa 2021eko apirilaren 28a

Unai Iribar, berriz ere prot 1 1619600547899
Unai Iribar, berriz ere prot 2 1619600548659
Unai Iribar, berriz ere prot 3 1619600549024
Unai Iribar, berriz ere prot 4 1619600549395

Unai Iribar Laboral Kutxako txirrindulari ibartarra berriro izan da protagonista lasterketa batean. Bigarren postua eskuratu zuen asteburuan Lazkaoko proban, Xabier Murias bere taldekidearekin batera helmugaratuz.

Argazki bera ikusi ahal izan zen Gorlako Igoerako proban: Iribar taldekide batekin iritsi zen helmugara eta orduan ere ofizialki bigarren egin zuen.

Lazkaomendin bukatzen zen Lazkaoko proba, azken aldapa piko batekin eta hori baliatu zuten bi taldekideek azken 500 metroetan ihes egin eta helmugara iristeko. «Ez genuen hitz egin zeinek lehenengo gurutzatu marra, baina aurreko asteburuan Duranako proba irabazi nuenean, Muriasek erritmo indartsu bat jarri zuen tropela hausteko nik ihes egin aurretik. Beraz, aurrekoan nik irabazi nuen eta oraingoan berari tokatzen zitzaion», esan du Iribarrek.

LARRARTE ETA AMONDARAIN

Espainiako Kopako proba bat jokatu zen igandean, Beasainen, I. Igartza Sari Nagusia izenarekin, eta bertan maila nagusian parte hartu zuten Eukene Larrarte Laboral Kutxako tolosarrak eta Naia Amondarain Sopela Women's Team taldeko ibartarrak. Larrarte zortzigarren izan zen helmugan eta Amondarain hamaseigarren.

Argazkiak: KARLIS

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!