Koronabirusa

17 positibo izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko apirilaren 27a

Amasa-Villabonan eta Tolosan launa, Anoetan 3, Ibarran eta Iruran bina eta Altzon eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 12.562 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 774 (%6,2) positiboak izan ziren. 341 Gipuzkoan izan ziren, tartean,17 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (980) eta Tolosak (778) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei begira, Alegiakoa (789), Ibarrakoa (688), Tolosakoa (730) eta Villabonakoa (914) gorrian daude, baita Tolosaldeko ESIa ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 91 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 543 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 189 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!