Ataria Tokikom-eko bazkide

Ataria 2021eko apirilaren 26a

Tokikom.

TOKIKOM Plataforma digitalaren erabiltzaile zen 2016tik eta orain bazkide oso izatera pasatu da.

TOKIKOMek, euskarazko 70 toki komunikabide batzen dituen taldeak, ostiralean egin zuen Urteko Batzar Orokorra eta bertan, 2020 gorabeheratsuaren errepasoa egin eta 2021eko kudeaketa plana onartzeaz gain, bazkide berriak (Ataria eta Begitu) onartu eta Iban Arantzabal presidente berria ere izendatu zuen.

Hemen ostiraleko Batzar Orokorraren informazioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!