LAN ESKAINTZA

Harpidetza kanpainarako pertsona bat behar du Atariak

Ataria 2021eko apirilaren 26a

Atarikide berriak lortzeko kanpainak diseinatu eta gauzatuko dituen pertsona baten bila gabiltza.

BALDINTZAK:

  • Euskaraz jakitea.
  • Tolosaldean edo inguruan bizi eta eskualdea ezagutzea.
  • Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna edukitzea.
  • Autoa eta gidabaimena izatea.
  • Marketinean eta Sare Sozialetan ezagutza izatea baloratuko da.

ESKAINTZEN DA:

  • Aldi baterako ordezkapen kontratua.
  • Lanaldi osoa.
  • Lantokia Tolosan.

CURRICULUM VITAE-AK:

Interesa duenak Curriculum Vitae zehatza bidali tkt@ataria.eus posta elektronikora edo Tolosaldeko Atariara (San Esteban, 20. 20400. Tolosa). 2021eko apirilaren 28a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!