Koronabirusa

44 positibo izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko apirilaren 23a

Tolosan 20, Ibarran eta Amasa-Villabonan seina, Asteasun eta Iruran hiruna eta Alegian, Albizturren, Anoetan, Baliarrainen, Elduainen eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.907 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 978 (%9,0) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 431 atzeman zituzten, tartean, 44 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (980) eta Tolosan (850) kolore gorrian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (923), Ibarrakoa (752), Tolosakoa (792) eta Villabonakoa (920) gorrian daude. Baita Tolosaldeko ESIa (755) ere.

5.000 biztanletik beherako herrietan, zazpi dira azken zazpi egunetan 5 positibo edo gehiago izan dituzten eskualdeko herriak: Alegia (15), Anoeta (15), Asteasu (6), Elduain (8), Ibarra (22), Irura (7) eta Zizurkil (11). 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 114 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 554 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 173 pertsona ZIUn daude

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!