Koronabirusa

49 positibo berri izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko apirilaren 22a

Tolosan 17, Zizurkilen 9, Amasa-Villabonan 8, Ibarran 6, Alegian 4, Elduainen 2, eta Anoetan, Asteasun, Bidania-Goiatzen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 12.497 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.013 (%8,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 443 positibo atzeman zituzten, tartean, 49 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (946) eta Tolosak (804) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei begira, Alegiakoa (953), Ibarrakoa (701), Tolosakoa (758) eta Villabonakoa (914) gorrian daude. Baita Tolosaldeko ESIa (735) ere. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 94 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 549 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 165 pertsona ZIUn daude 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!