Udaleku irekietan izena emateko aukera dute gaztetxoek

Ataria 2021eko apirilaren 22a

Aduna, Larraul eta Alkizako 3 eta 6 urte bitartekoek ludoteka zerbitzua izango dute eta 6 eta 12 urte artekoek, berriz, udalekua.

2021. urtean udaleku irekiak egingo dituzte Alkiza, Aduna eta Larraulen. Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatetik jakinarazi duenez, COVID-19ren eraginez ezberdina izango da antolaketa: "Bizi dugun egoera aztertuta, aurtengoan talde bakoitza bere herrian geratuko da ekintza edo aktibitate ezberdinak eginez". 

  • Ludoteka zerbitzua izango dute 3 eta 6 urte artekoek, 09:00etatik 13:00etara.
  • Udalekua, berriz, 6 eta 12 urte artekoek, 09:00etatik 13:00etara.

Parte hartzeko ume bakoitzak 95 euro ordaindu beharko ditu eta bigarren senideak merkeago izango du matrikula, 85 euroan. Informazio gehiago Aduna (943 692 689 edo kultura@aduna.eus), Larraul (634 289 327 edo kultura@larraul.eus) eta Alkizako (688 604 466 edo kultura@alkiza.eus) udaletara jo daiteke. Maiatzaren 7a da izen emateko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!