BABESTUTAKO EDUKIA

«Lan mundura sartzeko bide egokia da»

Tolosaldeko Ataria 2021ko api. 21a, 15:00

Mekanizazioko erdi mailako heziketa zikloko ikasle ohia eta goi mailako fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko lehenengo mailako ikaslea da Jokin Etxabe, Tolosaldea LH Institutuan. Lemu enpresan ari da lanean, Dual ereduaren bitartez.

Zergatik erabaki zenuen Lanbide Heziketa egitea?

Eskulanak eta makinekin lanean ibiltzea gogoko dudalako.

Zer moduz Dual prestakuntzan? Zail egiten ari al zaizu?

Ondo. Ez zait zail egiten ari. Enpresa munduan eroso sentitzen naiz.

Zer moduz zure enpresan? Nolakoa izan da hasiera, eta laguntzarik izan al duzu?

Tratu ona jasotzen dut enpresan, eta beti dago laguntzeko norbait. Oso eroso sentiarazten naute.

Zer moduz zure lanpostuan eta lanean? Ikasitakoak balio izan al dizu eta zer gehiago ikasi behar duzu?

Ikasitakoak balio dit eta bertan gehiago ikasten ari naiz, oso ikaskuntza interesgarria jasotzen ari naiz.

Zer esango zenuke Lanbide Heziketari buruz?

Teoria baino gehiago praktika bidez ikasten dela, eta tailerrean makinan erraztasunez eta beldurrik gabe aritzeko bide egokia dela.

Gustura al zaude egindako aukerarekin eta lortu duzunarekin?

Bai, pozik. Pozik ari naiz ikasketak egiten Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan, eta lan mundura sartzeko bide egokia hartu dudala iruditzen zait.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!