BABESTUTAKO EDUKIA

«Peñascalen praktika da nagusi»

Ataria 2021eko apirilaren 21a

Iker Mateos 18 urteko gazte hernaniarra, sukaldaritza eta jatetxe arloko lehenengo maila egiten ari da Peñascal ikastetxean.

Zergatik aukeratu zenuen oinarrizko Lanbide Heziketa?

DBHko laugarren maila bukatu aurretik, argi nuen sukaldaritzako ikasketak egin nahi nituela, horregatik Peñascal Ikastetxea ezagutzera gerturatu nintzen, eta han aurkitu nuen nik nahi nuena.

Zertan nabarmentzen da ikastetxe hau?

Irakasle gutxi dauzkagu kurtso bakoitzean, eta horrek gure harremanak oso gertukoak izatea bermatzen du. Beste ikastetxe batzuetan, nire lagunek teoria ordu gehiago dauzkate, eta Peñascalen, berriz, praktika da nagusi, eta teoria praktika horri lotuta dago.

Zer moduzkoa ari da izaten orain arteko esperientzia?

Nork esango luke, nire lehenengo urtean jada benetako bezeroekin hartu-emana izango nuenik. Bai sukaldean eguneroko menua prestatzen, bai eta jantokian zerbitzua emanez, ari naiz ikasten egunero.

Amaitzen duzunean zer egiteko asmoa duzu?

Erdi maila egiteko aukera izango dut, baina oraingoz laneratzea da nire helburua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!